Berako Olentzero herrikoiko kalejiran jotzeko gonbidapena egin die Udalak musikariei

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 19a, 07:46
Olentzeroko kalejiran parte hartzeko musikariak behar dira.

Urriaren 31 arte eman daiteke izena eta abenduaren 12an eginen dute entsaioa Musika Eskolan 

Olentzeroren emanaldia parte-hartzaileagoa eta osatuagoa egiteko asmoz, Berako Udalak musikariei dei egiten dizue Olentzero herrikoiaren kalejiran  parte hartzera. 

 

Akordeoia, txistua, flauta, klarinetea, saxoa, trompeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta perkusioa jotzen duten musikariak nahi dituzte eta urriaren 31 arte izanen dute izena emateko aukera, 948 012 012 telefonoan (astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara) edo honako esteka honetan.

Kalejiran ‘Segurako alborada’ ‘Atiarno’ eta ‘Ikusi mendizaleak’ abestiak joko dituzte eta partiturak Berako Kultur Etxean eta Musika Eskolan eskura daitezke. Entsaio eguna abenduaren 12an, 18:00etan izanen da Musika Eskolako areto nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun