Irlanda eta Euskal Herriko dantzak ikusgai izanen dituzte urriaren 20an Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 18a, 08:12

Gure Txokoa hilabete hasieran Irlandara egindako bisita itzuliko dute irlandarrek asteburu honetan. Cork-eko Ballyphephane dantza taldea eta Zarauzko Jalgi dantza taldea ariko dira larunbatean Beran.

Larunbatean 19:00etan Merkatu Plazan Irlandako Ballyphephane eta Zarauzko Jalgi dantza taldea ariko dira 

Urriko lehen asteburuan Cork hiriko Folk Festivalen parte hartu zuen Berako Gure Txokoa dantza taldeak. Dantza gaelikoaren eta euskal folkloaren arteko elkartrukerekin segituko dute asteburu honetan, izan ere urriaren 20an Irlandako Cork hiriko Ballyphephane dantza taldea etorriko da Berara, Gure Txokoak elkarteak antolatutako jaialdian. Zarauzko Jalgi dantza taldearekin batera, emanaldia eskainiko dute larunbatean 19:00etan Merkatu plazan (euria eginen balu Eztegara pilotalekuan).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun