Bizi testamentua eta heriotz duinari buruzko hitzaldia antolatu dute Etxalarren urriaren 19an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 17a, 16:22
Manu Eziolaza medikua, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidente da.

Manu Eziolaza medikuak eskainiko du ortziralean 18:30ean Larraburua elkartean

Etxalarko Larraburua elkarteak antolatuta, Bizi testamentua eta heriotz duina hitzaldia izanen da ortzirale honetan, urriak 19, 18:30ean Larraburuan. Manu Eziolaza medikuak eskainiko du solasaldia eta sarrera doan izanen da. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidentea da Eziolaza.

 

Gantxillo tailerra ere abiatuko dute Larraburua elkartean

Bertzetik, puntu eta gantxilo tailerra ere martxan jarri dute Larraburua elkartekoek. Larunbat goizetan izanen da Larraburuan berean, 09:00etatik 11:00etara Sagrariorekin. Izena emateko 948 63 51 66 edo 664 38 73 43 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun