Arantzako Mikel Goizueta txapeldunorde izan da Gipuzkoako karate txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 16a, 11:59
Mikel Goizueta, Gipuzkoako txapelketako borroka batean.

Junior mailako Euskadiko txapelketan parte hartuko du urriaren 20an Donostian 

Hondarribiko Kisoku taldean ari den Mikel Goizueta aranztarra Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde suertatu zen urriaren 9an, Hondarribian jokatutako. Hain zuzen, kumite edo borroka modalitatean, junior mailan eta 76 kiloz beheitiko kategorian lortu zuen finalera sartzea, baina galdu egin zuen Bera Berako Aniotz Manceiraren kontra. Orain, urriaren 20an Donostiako Anoeta belodromoan jokatuko den Euskadiko txapelketan parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun