Javi Urbano irundarraren ondotik, bigarren eta hirugarren izan ziren, igandean Uztaritze eta Baiona lotu zituen 13 kilometroko lasterketan
Uztaritze eta Baiona lotzen dituen Errobiko lasterketa egin zen urriaren 14an. 455 korrikalariren artean 13 kilometroko lasterketa osatzen bizkorrena Javi Urbano irundarra izan zen (44 minutu eta 58 segundo). Bere ondotik, Lesakako Beti Gazteko Bixente Igarzabal (47 minutu eta 7 segundo) eta Berako Manttale taldeko Gwendal Larque (47 minutu eta 28 segundo) sailkatu ziren, bigarren eta hirugarren postuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.