Lehendabiziko aldia zuen lehiaketara aurkezten zela eta Iban Maiarendako «sorpresa» izan zen irabaztea. Maiak sukaldaritzarako zaletasuna lanera bideratu nahi duela aitortu zuen, eta noizbait zerbait irekitzeko asmoa duela.
Epaimahaiko kide zen Alhambra jatetxeko Javier Diazek adierazi zuenez, urtetik urtera maila handiagoa dago lehiaketan. Xabi Lasa, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendaria eta Juanma Intxaurrandieta Intiako zuzendaria izan ziren sariak banatzeaz arduratu zirenak.