Aunitz urtez kontzertuan, euskal melodia tradizionalak, musika afro eta Karibekoa aditzeko aukera izan zen. Txistuak ere gure gerriak dantzan jartzeko balio duela erakutsi zuen kontzertua. Fermin Goñi (txistua eta trompeta), Jose Ramon Garcia Beorlegi (pianoa), Jokin Zabalza (Baxua), Andoni Zugasti (Kongak eta perkusioa) eta Daniel Arias Elizari (bateria) musikariek osatzen dute Ache pa ti taldea.