Trikitixa eta pandero topaketa eginen dute urriaren 20an eta 21ean Arantzan

Nerea Altzuri 2018ko urr. 12a, 10:45
Lesakan egin zen 2016an Nafarroako trikitixa jaialdia.

Urriaren 15era bitarte eman daiteke izena Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen ekimenean

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak helduen trikitixa eta pandero topaketa antolatu du urriaren 20 eta 21erako Arantzako Aterpean. Trikitixa eta panderoko ikasketak aspaldi utzi dituztenentzat edo oraindik trikitixa eta panderoa jotzen dutenentzat aukera ezin hobea izan daiteke, elkarrekin ongi pasa eta gauza berriak ikasi bidenabar. 

 

Ikastaroak adituekin

18 urtetik goitikoei zuzendua da ikastaroa eta bi musika-tresna horiekin adituak diren irakasleak izanen dira bi egunetan. Trikitixa ikastaroa Iker Goenaga trikitilariak emanen du eta tailerrak Manex Torrealdairen eta Andoitz Antzizarren eskutik izanen dira.

 

Izen-ematea

Topaketan parte hartu nahi duenak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatziz eman beharko du izena, urriaren 15a baino lehenagotik.

Aterpearen, otorduen, begiraleen eta ikastaroen prezioa 70 eurokoa da izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun