Indarkeria sexistari aurre egiteko tailerra antolatu dute Igantzin urriaren 20an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 14a, 09:45

Emakumeei zuzendua, Arantxa Arrieta Garcések eskainiko du euskaraz larunbat goizean

Indarkeria sexistari aurre egiten izeneko emakumeentzako tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Equala aholkularitzaren laguntzaz Igantzin. Urriaren 20an,  larunbatean 10:00etatik 14:00etara eskainiko du euskaraz Arantxa Arrieta Garcések, Erretorebaitan.

 

Izen-ematea urriaren 18a baino lehen egin behar da, 948 635036 telefonora deituz. Bizipenak elkarbanatu, saretu eta elkarrekin autodefentsa feminista tresna sortzaileak pentsatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun