Irlandako Cork hiriko folk jaialdian parte hartu du Berako Gure Txokoa dantza taldeak

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 8a, 12:40

Urriaren 20an Irlandako talde batak bisita itzuluko du Berara

Asteburu honetan Irlandan izan da Gure Txokoa dantza taldea. Cork hiriko Folk Festivalen hartu dute parte, bertako Maurice Dineen eta Donald McGrath-en laguntzarekin. Dantza gaelikoaren eta euskal folkloaren arteko elkartrukea eginen dute, izan ere urriaren 20an Irlandako Club Ceoil Ballyphehane dantza taldea etorriko da Berara, Gure Txokoak elkarteak antolatutako jaialdian. Zarauzko Jalgi dantza taldearekin batera, emanaldia eskainiko dute larunbatean 19:00etan Merkatu plazan (euria eginen balu Eztegara pilotalekuan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun