Epaimahaikideak Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena Berako margolariak eta Iñaki Ruiz de Eguino eta Pedro Lozano arte kritikalariak izan ziren.
1.000 euroko lehen saria Gasteizko Victoria Fernandez Mingorantek eskuratu zuen. Aitor Elexpuru Berako kultura zinegotziak eman zion saria. 700 euroko bigarren saria Eibarko Esteban Oroz Aizpunek eskuratu zuen. Jaione Dozagarat, Gure Txokoa elkarteko lehendakariak eman zion saria.
Iamotenean egindako bazkarian margolariak eta beraien bikoteak izan ziren, epaimahaide eta antolatzailekin batera, giro bikainean.