Urriaro emankorra izanen da Igantziko Baratzondo Elkartearentzat

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 7a, 10:45
Baratzondo elkartea jende lepo, joan den urteko Kultur Egunetan.

Hilaren 9an Aguraingo feria bisitatuko dute, 12an Bazkidearen Eguna ospatuko dute eta mus eta partxis txapelketakere abiatzekotan dira

Hiru ekitaldi antolatu ditu Igantziko Baratzondo Elkarteak udazken hasiera honetarako. Urriaren 9an Aguraingo feria bisitatzera joateko asmoa dute, 08:00etan abiatuta. Arbizun geldituko dira bazkaltzen. Urriaren 12an, berriz, Bazkidearen Eguna ospatuko dute bazkari eder batekin, Azkenik, udazken gehiena iraunen duen mus eta partxis txapelketa jokatuko dute elkartean. Bazkide ez direnak ere aritzen ahal dira, bazkide batekin bikotea osatuz, beti ere. Joan den igandean itxi zuten ekitaldiotan parte hartzeko izen-ematea.     

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun