Aire zabaleko XIV. margo lehiaketa iganderako prest dute Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 5a, 06:45
Margolariak herriko karriketan ariko dira lanean igande honetan ere.

Gure Txokoa elkarteak antolatua, 1.000 euroko saria izanen da lehenbizikoarentzat eta 700 eurokoa bigarrenarentzat

Aurten hamalaugarren aldiz, Berako aire zabaleko margo lehiaketa antolatu du Gure Txokoa elkarteak. Urriaren 7an egin dute hitzordua eta izena egun berean eman beharko da, Iamotenean, 09:00etatik aitzinera. Margolanak 14:30erako aurkeztu beharko dira elkartearen egoitzan. 

 

16 urtetik goitiko edozeinek parte hartzen ahal izanen du eta edozein teknika erabil daiteke, baina euskarriak zuri egon beharko du, aitzinetik manipulatu gabea.

Bi sari emanen dituzte: lehenbiziko sarituak mila euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 700 euro. Sari banaketa egun berean eginen dute, 18:00etan, baina aitzinetik margolanak ikusteko aukera izanen da, 17:00etatik 18:00etara.

Saritutako margolanak Gure Txokoa elkartearen eta Udalaren esku geldituko dira, eta aldiz, sarituak izan ez direnak egun berean edota ondoko 15 egunetan biltzen ahal izanen dira, aitzinetik 647 840482 edo 616 240144ra deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun