Alternatiba Tourrak Beran geldialdia eginen du urriaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 4a, 12:21

Euskal Herrian izanen da asteburu honetan Alternatiba Tourra.

Ortziralean sartuko da Hego Euskal Herrian Beratik eta bertan eginen dute harrera eta elkartasun bazkaria 

Frantziako estatuan barrena egiten ari diren Alternatiba Tourra Euskal Herrira ailegatuko da asteburuan eta urriaren 5ean, ortziralean, geldialdia eginen du Beran. Hain zuzen, Beratik sartuko da Hego Euskal Herrira eta bertan harrera eta elkartasun bazkaria antolatu du ELA sindikatuak, Tourreko partehartzaileekin batera.

 

Hain zuzen, ortziralean 11:30etik 12:00etara ailegatuko dira txirrindulariak Altzateko plazara eta 12:00etatik 12:30era harrera eginen zaie Herriko Etxeko Plazan. Ondotik, elkartasun bazkaria eginen dute bertan. Beratik Donostialdera joko du eta larunbatean eta igandean Baionan eginen dituzte ospakizunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun