Nafarroako Ganbera Abesbatzak kontzertu monografikoa antolatu du, Aita Goicoecheak berak egindako lanez osatua. Ideia ondoko hau da: Iruñeko Erredentziotarren komunitateak komentua utziko du hemendik gutira, non Aita Goicoechea bizi zen; Beran Nafarroako organo hoberenetariko bat dago; Raúl del Toro organista handiak Aitaren lanak landu ditu… Egitaraua: organoa, abezbatza a capella eta abesbatza eta organoa; kasu gehienetan, obra erlijiosoak dira (Beran ez ezik, Iruñean eta Donostian ere eskainiko direnak).
Beraz, David Guindano Igarretaren zuzendaritzapean, Nafarroako Ganbera Abesbatzako talde klasikoak kantatuko du eta Raul Del Toro Solak joko du organoa.