‘Etxeko saltsak’ antzerki emanaldia eskainiko du Txalo Produkzioak taldeak urriaren 6an Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 3a, 12:10
Euskal aktore ezagunek parte hartzen dute antzezlanean.

Larunbat arratsaldeko 7etan hasiko da emanaldia Kultur Etxean

Txalo produkzioak taldearen eskutik Etxeko saltsak antzezlana ikusgai izanen da urriaren 6an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldira artzeko 7 euro ordaindu beharko dira. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktore ezagunak ariko dira taula gainean. 

 

Sinopsia

Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala erranen dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela errateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neskalaguna segiko du eta bera baino lehen ailegatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

Etxeko saltsak (Alan Ayckbournen Relativity speaking jatorrizkoan) endredozko komedia bat da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun