Lesakako San Fermin elkarteak bidaia antolatu du urriaren 8an Donibane Garazira

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 2a, 15:47
San Fermin elkarteko kide batzuk, egoitza atarian.

Urriaren 26ko Elkartearen Egunean, berriz, ohiko omenaldiak eginen dituzte 

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Donibane Garazira bidaia antolatu du urriaren 8an. Heldu den astelehenean, 07:30ean abiatuko dira autobusean eta goizez Donibane Garazira bisita egin ondotik, Dantxarinea eta Urdazubi ere ikusiko dituzte eta Montxo jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean Donibane Lohizune bisitatuko dute, herrira bueltatu aitzinetik. Txartelak 30 eurotan salgai daude egoitzan, hilaren 4ra arte. 

 

Elkartearen Eguna urriaren 26an

Bertzalde, elkartearen eguna urriaren 26an ospatuko dute eta hilaren 21a arte eman daiteke izena  elkartean nahiz La Caixako bulegoan (38 euro). Egun horretan, aurten 85 urte bete dituzten pertsonak eta Urrezkoe eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituzten sena-emazteak omenduko dituzte. Egoitzan izena eman behar dute eta ez da beharrezkoa bazkide izatea. Hauek bazkarira gonbidatuak egonen dira, ez horrela beraien laguntzaileak eta senideak.

Ohikoa denez, egun horretan 12:30ean Meza Nagusia izanen dute San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua dantzatuko zaie omenduei plazan eta 14:00etan bazkaria frontoian. Bazkalondoan omenaldien txanda izanen da eta 17:00etan txapelketen sari eta trofeo banaketa. 17:30ean dantzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun