'Azken Saskia' dokumentala Bilboko Film Sozialak Nazioarteko Jaialdian emanen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 2a, 07:57

Jesus Mari Sein, azken saskigilearen testigantza biltzen du dokumentalak.

Urriaren 2an, asteartean 19:00etan eskainiko dute Igantziko saskigintzari buruzko film laburra

Bortzirietan ekoiztutako Azken Saskia dokumental laburrak oraindik ere festibaletan segitzen du. Oraingoan 2018 Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 10. Jaialdian hautatua izan da. 879 film aurkeztu dira eta aukeratuak 84 izan dira, tartean Igantziko saskigintza kulturra/industria ardatz duen lana. Urriaren 2an, asteartean 19:00etan eskainiko dute FNAC Bibaon.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun