Emakumeen Euskal Herriko koxkor biltze txapelketan emozio handia izan zen bukaerara arte. Azken bi urteetan txapeldun izan den Artziniegako (Araba) Zuriñe Frutos eta txapela hamalau aldiz irabazia zuen Maika Ariztegi iturendarra nor baino nor gehiago aritu ziren eta azkenean, segundo bakarreko aldearekin txapela berreskuratu zuen iturendarrak. Beraz, hamabosgarren aldiz Euskal Herriko txapeldun da, 46 urterekin.
Euskal Herriko Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa
Emaitzak:
1. Maika Ariztegi (Ituren, Nafarroa), 7:38
2. Zuriñe Frutos (Artziniega, Araba), 7:39
3. Ainhoa Iraizoz (Elso, Nafarroa), 7:56
4. Jone Hualde (Gasteiz, Araba), 8:26
5. Goizalde Aransolo (Muxika, Bizkaia), 8:44
6. Ainhoa Ortega (Urduliz, Bizkaia), 9:11
Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finalari dagokionez. Bortz aizkolariek bina kanaerdiko, bina 60 ontzako eta oinbiko bana moztu behar zuten eta Dorraoko Iban Serrano izan zen bizkorrena (19.00). Hamasaei segundo gehiago behar izan zituen Aresoko Asier Pellejerok eta honela, biek lortu dute lehen mailara igotzea. Ondotik sailkatu ziren Etxarri Aranatzeko Goizeder Beltza (20:43), Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria (21:17) eta Zubietako Mikel Indakoetxea.
Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala:
1. Iban Resano (Dorrao), 19:00.81
2. Asier Pellejero (Areso), 19:16.16
3. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz), 20:43.43
4. Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), 21:17.81
5. Mikel Indakotxea (Zubieta), 23:45.40