Zahagiak eta ardoak organo kontzertu bikaina eskaini du Raul del Torok Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 1a, 11:16
Raul del Torok Berako elizako organoa jo zuen larunbat arratsaldean.

Larunbat arratsaldean jo zuen Amezuak eraikitako San Esteban elizako organoa, Organo Musika Nafarroan zikloaren 34. edizioan

‘Zahagiak eta ardoak’ izenburupean, organo kontzertu bikainaa eskaini du Raul del Toro Sola organo-joleak larunbat arratsaldean Berako San Esteban elizan. Nafarroako Gobernuak antolatu du emanaldia, Organo Musika Nafarroan zikloaren 34. edizioaren baitan. Amezuak egindako maisu-lantzat jotzen dute Berako organoa eta Raul del Torok emanaldi ederra eskaini zuen, Hilarion Eslava, José Alfonso, Jose Antonio de Donostia, Juan Bautista Lambert, Bernardo Gaviola, Nemesio Otaño eta Jesus Guridiren piezak joz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun