Lehen eta bigarren enkantean hutsik gelditutako uso postuak %10eko beherapenarekin esleitu nahi ditu Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 1a, 10:12

Proposamenak urriaren 5eko goizeko 11:00 arte aurkez daitezke eta ordubete beranduago esleituko dituzte

Etxalarko Udalak enkante irekia eginen du Iarmendiko alderdian, irailaren 8an eta 18an egindako enkanteetan hutsik gelditu ziren postuak esleitzeko, aldi honetan %10eko beherapenarekin. Eskaintzak urriaren 5eko (ortziralea) goizeko 11:00 arte aurkez daitezke Etxalarko udal bulegoetan.

Zehazki sei postu aterako dira enkantean. 1 zenbakiko postuaren lizitazio-prezioa 832,50 eurokoa da, 13 zenbakiaren 1.318,50 eurokoa, 15 zenbakiarena 832,50 eurokoa, eta 16, 17 eta 18 zenbakiena 648na eurokoa.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ordubetera, ortzirale eguerdiko 12:00etan, ohiz kanpoko bilera eginen du Etxalako Udalak, eskaintzarik jaso duten postuak esleitzeko, hala bada.

Baldintzei dagokienez, aurreko enkanteetarako onartutako baldintza berak mantenduko dira (udal idazkaritzan daude interesaturik dauden pertsonen eskura).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun