Berdinometro tailerrak eskainiko dituzte Bortzirietan urri hasieran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 29a, 09:39
Familiaren baitako zaintza eta lanen neurtzaile bat da Berdinometroa.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzenduta, Irantzu Pérez Moler adituaren eskutik 

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzenduta Berdinometroa tailerrak antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuak eta Equala aholkularitza sozialak lagunduta. Irantzu Perez Moler adituak emanen du ikastaroa.

 

Sentsibilizazioa, erantzukizun, autonomia eta zaintza landuko dute eta parte hartzaile bakoitzari “Berdinometro” bat banatuko zaio, familiaren baitako zaintza eta lanen neurtzaile bat. Ikastaroa euskaraz eskainiko da eta tailer bakoitzeko gehienez 20 neska-mutiko onartuko da.

 

Non eta noiz

Etxalarren urriaren 4an, ortzegunean 17:00etatik 19:00etara eskainiko dute tailerra Kultur Etxeko sabaian; Igantzin urriaren 8an, astelehenean 17:00etatik 19:00etara Erretorebaitan (elizaren ondoan); Arantzan urriaren 9an, asteartean 17:00etatik 19:00etara baskulan; Beran urriaren 10ean, asteazkenean 17:00etatik 19:00etara Beralandetan eta Lesakan, urriaren 11n, ortzegunean 17:00etatik 19:00etara Harriondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun