Manttale Ttiki eskolak denboraldi hasierako bilera eginen du irailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 27a, 11:17
Manttale Ttikikoen ateraldia, 2018ko Zuhaitzaren Egunena.

Berako Toki Ona kiroldegian eginen dute ortziralean 19:00etan 2007 eta 2012 urte artean jaiotakoentzat eta 19:30ean 2006an edo lehen jaiotakoentzat 

Manttale Ttiki eskolak beste denboraldi berri bat hasiko du urriaren 20an. Interesa duten gurasoei informazioa zabaldu ahal izateko bi bilera antolatu dituzte irailaren 28an Berako kiroldegiko batzar gelan. 

 

Ortziralean 19.00etan 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutikoen bilera izanen da (biak barne), eta 19.30ean 2006. urtean edo lehenago jaio direnentzako. Azken urteetan bezala entrenamenduak larunbatetan izanen dira, 10.00etatik 12.00tara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun