Berez ortzegunerako iragarria bazegoen ere, asteazken arratsaldera aurreratu dute bilera. Beraz, gaur izanen da 19:00etan Beralandetan
Gaur, asteazkena, 19:00etan, N-121-A errepideari buruzko solasaldia eginen dute Berako Beralandetan.Berez, bilera bihar, irailaren 27an izanen zela iragarri bazen ere, azken orduko aldaketa bat tarteko, bilera gaur eginen da. Bertzeak bertze, Belateko eta Almandozko tunelen itxieraren ondorioz izan diren trafiko murrizketen eragina aztertuko da eta etorkizunari begira, zer nolako neurriak hartu behar diren. Ariketa hau eskualdeko herri guztietan egiten ari dira. Ondotik, udaletxe guztiak Nafarroako Gobernuari dagokion eskakizuna adosten saiatuko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.