Tantirumairu euskal folklore taldeak eskainiko du eta irailaren 27ra arte eman daiteke izena
Tantirumairu euskal folklore taldeak helduentzako erromeri dantza ikastaroa eskainiko du ikasturte honetan ere, urritik ekainera. Izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da, Mendegia harategian. Ikastaroa astearte, asteazken edo ortzegunetan izanen da, parte-hartzaileen artean aukeratuko den egun eta orduan. Ordu eta erdiko klaseak izanen dira, Tantirumairu ikastolako gimnasioan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.