Musika bandaz gain, izen handiko soinujoleak elkartu zituzten agertokian, errate baterako Iñaki Dieguez, Golden Apple Quartet taldea, bertsolariak eta dantzariak. Yanciren beraren musika oinarri hartuta, ikus-entzuleek haren bizitza ikusi ahal izan zuten eta ahal izanen dute Iruñean, musikan egin zituen lehen urratsetatik grabatu zuen azken diskoraino. Horretarako, Xumar Altzugarai eta Teresa Rojo lesakarrak ekoiztutako ikus-entzuneko bat ere eskaintzen da emanaldian zehar.
Gayarre antzokirako sarrerak salgai daude (12 euro aretoan eta 9 euro palkoan).