Irailaren 28an, ortzirale arrtseko 8ak arte ez dute bestetako txupinazoa botako Igantzin, baina aitzineko aste hondarra, ohikoa denez, ekitaldiz ederki hornitua joan zen. Pplater-tiroketa, pilota txapelketaren finala, herriko dantzarien emanaldia eta afaria bakarrizketalariekin izan zituzten larunbatean eta ardo dastaketa, karrika buelta kankailu eta buruhandiekin eta gazta eta opil dastaketa igandean.