San Esteban elizan Iruñeko In Tempore abesbatzak emanaldi gustagarria eskaini zuen larunbatean
Naturarekin bat egiteko musika izenburupean, Iruñeko In Tempore abesbatzak (2016 urtera bitarte San Jose abesbatza) kontzertua eskaini zuen larunbatean Berako San Esteban Elizan, Carlos Etxeberriaren zuzendaritzapean, Berako Abesbatzak, Kultur Batzodearen eta Udalaren laguntzaz antolatuta. Carlos Etxeberria beraren, John Rutter, Karl Jenkins eta Ola Gjeiloren lanak abestu zituzten. Ez zen jende aunitz bildu elizan, baina emanaldi bikaina eskaini zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.