Ttikienek, Postasetik abiatu eta Ibardin eta Usategietatik pasatuta Berara jautsi ziren Zumalekun barna.
Helduek, berriz, ibilbide luzeenean Berako mendietan barrena ibili ziren Postas, Sarraia, Elor-Lepo, Ibardin, Landagaita, Gondendiaga, Idoia, Santa Barbara (aurten goitiraino) eta Berara jautsiz igerilekuetan barna. Ibilbide laburrena berdina zen Postas bitarte, eta hortik Ibardinera eta Usategieta eta Zumalekun barna jautsi ziren herrira. Bukaeran, Katea Bikek emandako bi bizikleta zozketatu zituzten.