Abiadura muga ez errespetatzeagatik 500 euro eta 6 puntuko isuna jarri diote gidari bati Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 21a, 11:50

Foruzainek 90 kilometro/orduko muga duen N121A errepidean, Bera parean, 160 kilometro/orduko abiaduran gidatzeagatik 500 euro eta sei puntuko isuna jarri diote gidari bati. Joan den astean 26 urteko ataundarra hil zen tokitik gertu antzeman zuten atzo, irailaren 20an, 17:23an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun