erran.eus

Lan Autonomoaren Azokak 160 enpresa eta establezimendu bilduko ditu irailaren 29an Iruñean

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Baluarteko jardunaldian, 16 modalitatetako profesionalei aipamen berezia eginen zaie, tartean Berako Yoan ileapaindegiko Mari Jose Zozaiari

160 enpresa, saltoki eta establezimendu izanen dira ikusgai Lan Autonomoaren I. Azokan, irailaren 29an, larunbatez, Iruñeko Baluarten. Eguneko ekitaldi nagusietako batean, Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko 2018ko Sariak banatuko dira. Tartean, Berako Yoan ileapaindegiko Mari Jose Zozaia Arretxeak aipamen berezia jasoko du.

Lan Autonomoaren Azokak 160 enpresa eta establezimendu bilduko ditu irailaren 29an Iruñean
Osasungintza, edergintza eta zainketa, farmazia eta animalien inguruko sektoreetako profesional onenaren saria Berako ile-apaindegiko Maria Jose Zozaia Arretxea emanen diote. | Ikusi handiago | Argazki originala

Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Nafarroako Gobernuko bertze departamentu batzuekin eta Nafarroako Autonomoen Kontseiluarekin batera, beste urrats bat egin du aurten Nafarroako 2017-2020ko Lan Autonomoaren I. Planaren bitartez, bereziki lan autonomoan dihardutenen posizionamendua eta barneko zein kanpoko ikusgaitausna hobetzeari dagokionez.

2017an, ekintzailetza mota honetan dihardutem pertsonak aitortzeko sarien lehen banaketa antolatu zen, eta 2018an, garrantzi handiagoa emateko asmoz, Azoka bat antolatzea erabaki da. Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi arduratuko da azoka inauguratzeaz. Guztira, 150 stand baino gehiago jarriko dira hiru aretotan eta Baluarteko plazan, Azokaren eduki nagusia bilduz.

Lan Autonomoa Aitortzeko Sarien 2018ko edizioari dagokionez, aurkeztutako 76 hautagaitzak aztertu ondoren, Nafarroako Autonomoen Kontseiluko kideek osaturiko Epaimahaiak 16 pertsona saritu ditu jarduera-modalitateen arabera, eta ibilbide profesionalaren aitorpen berezi bat ere eman du.

 

Saritutakoak

Epaimahaiak, osasungintza, edergintza eta zainketa, farmazia eta animalien inguruko sektoreetako profesional onenaren saria Berako ile-apaindegiko Maria Jose Zozaia Arretxea saritu du.

Esperientzia enpresarial onenaren modalitatean, Aiegin kokatuta dagoen Geea Geólogos SL enpresako Guillermo Erice Lacaba saritu du. Emakumezkoen esperientzia enpresarial onenaren kategorian, Marcela Vega Higuera, Iruñeko Calícrates Irisgarritasunari buruzko Kontsultoretzakoa. Gazteen esperientzia enpresarial onenaren modalitatean, Isabel Leza Fernández, Iruñeko Dinabi Ingeniaritza Tekniko Mekanikokoa. Desgaitasuna duten pertsonen esperientzia enpresarial onenari dagokionez, saritutakoa Antsoaingo Rubén Moreno Pardo masajista izan da.

Bertzalde, esperientzia enpresarial berritzaile onenaren modalitateko sariduna Iruñeko Nubba Group informatika-enpresako Pablo Pérez de Ciriza Cordéu da. Nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikadura sektoreko profesionalik onena Patxi Arakama Zufiaurre da, Altsasu Katealde Artesanos, SL enpresakoa. Iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa, suteen prebentzioa eta ingeniaritzen arloetako profesionalik onena, Miguel Ángel Gómez Franco, Fontanería de Tudela enpresakoa. Eraikuntza, arotzeria, ebanisteria, pintura, igeltsaritza, kristalgintza, arkitektura, barneko diseinua eta paisajismoko profesionaltasuna saritzen duen modalitatean, saritutakoa José Sánchez Alfaro da, Antsoaingo arotzeria fenolikoaren eta zurezkoaren ingeniaritzakoa.

Merkataritza, ehungintza eta zapatagintzaren arloko profesional onenaren kategorian, Epaimahaiak María Morrás del Río saritu du, Iruñeko Torrens Lore-dendakoa. Motordun ibilgailuen konponketari eta metalgintzako tailerrei loturiko gremioen modalitatean, sariduna Antonio Sánchez Sánchez da, Arreko Premier Car tailer mekanikokoa. Garraioaren eta biltegiratzearen arloko profesional onenaren saria Noaingo Transportes Leoz Tranvis, SL enpresako Román Leoz Ayaperentzat izan da. Ostalaritza, gozogintza eta okintzaren modalitateko profesionalik onenaren saria Izabako Venta Juan Pito Jatetxeko Juan Antonio Gabasek irabazi du. Lan autonomoaren bertze sektore batzuetan, Iruñeko Ko Estudioko Elena Beroiz Oroz diseinatzaile grafikoari eman diote informazioa, komunikazioa, marketina eta publizitatea, informatika, robotika, administrazio jarduerak, aholkularitza, abokatuak, gizarte gradudunak eta zerbitzu laguntzaileak tarteko dituen modalitateko profesional onenaren saria. Hezkuntza eta formakuntzako profesional onenaren kategorian, saritutakoa Iruñeko Linden Zentroan alemaniera irakasle dabilen Irene Strobl izan da. Arte, aisialdi eta entretenimenduko jardueren eta zerbitzu soziokulturalen modalitatean, saria Artaxoako Turismo Bulegoko jardueren antolatzaile Miriam Noemí Orella Fernándezek irabazi du.

Azkenik, Epaimahaiak Aurizberriko Erburu Okindegiko Itziar Erburu Villanuevaren aipamen berezia egin du, beraren ibilbide profesionalagatik eta gizartean izandako eraginagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa