Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak irailaren 30ean izanen dira Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 21a, 07:00
'Borobilean' ikuskizuna aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Beran.

Labiaga ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako emanaldirako sarrerak salgai daude 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek Borobilean ikuskizuna eskainiko dute irailaren 30ean Beran, Labiaga ikastolako Guraso Elkarteak antolatua. 11:00etan hasiko da ikuskizuna Eztegara pilotalekuan. Sarrerak Purienean (Bera), Telletxea (Lesaka), Kimetz belardenda (Doneztebe) eta Etxalarko Herriko Ostatuan (0-2 urtekoek euro bat, gainerakoek 7 euro ordaindu bejarko dute).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun