Euskarazko film laburren emanaldia eskainiko dute irailaren 21ean Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 18a, 06:30
Lau film labur ikusteko aukera izanen da ortzirale arratsaldean Beralandetan.

Ortziralean 19:00etan hasita Beralandetan eta bukatzean zine-forum gastronomikoa eginen dute, Musurruk kanpainaren baitan

Bortzirietako eta Malerrekako euskaltegietan euskara doan ikasten ahal dela oroitaraztearekin batera, Bortzirietarako Euskara Mankomunitateak eta euskaltegiak film laburren emanaldia antolatu dute Beran. Ortzirale honetan, hilak 21, izanen da, 19:00etan Beralandetan eta lau lan eskainiko dituzte: Joxe Mari Goenagaren Lagun Mina (2011), Koldo Almandozen Ahate pasa (2009), Asier Altunaren Zela Trovke (2013) eta Telmo Esnalen Amona Putz (2009). Filmak gaztelaniaz azpititulatuak izanen dira. Bukatzean, zine-forum gastronomikoa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun