Beran edukiontzi batzuk erreta agertu dira igandean

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 17a, 15:10

Itzean ere su hartu du edukiontzi batek.

4.000 euro inguruko gastua eragin dute eta Legian suhiltzaileek esku hartu behar izan dute

Berako Legia eta Itzea karrikan suertatu dira ezbeharrak. Paper eta kartoi ontzi urdinak hartu dute sua. Lehenengo kasuan gainera bertze ontziak kaltetuak izan dira, baita egurrezko itxidura ere. Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan da sutea itzaltzeko.

 

Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea eta Berako Udalak gertakari hauek salatu nahi dituzte, bizilagunen segurtasuna jokoan jarri delako. Berako suhiltzaile boluntarioen lana eskertu nahi dute, beraien jarduera azkarrak arriskua gutxitu duelako. Hala ere suteak 4.000 euro inguruko kalteak sortu ditu. 

Bertzalde, Mankomunitatetik ohartarazi nahi da, negura begira, tximiniako errautsak zaborrontzira bota baino lehen itzalita daudela egiaztatzea, horrelakorik gerta ez dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun