Igandeko eguraldi eguzkitsua eta beroarekin, bi ibilbide izan zituzten aukeran
Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldian 101 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 16an. Bi ibilbide izan zituzten aukeran: 42 kilometro luze eta 1.733 metroko desnibela duena luzeena eta 25,2 kilometro luze eta 839 metroko desnibelekoa laburrena. Gehienek luzea aukeratu zuten eta arazorik gabe osatu zuten proba ez lehiakorra, igande goizeko eguraldi eguzkitsua baliatuz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.