Berako istripuan hildako gaztearen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Donezteben eta Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 14a, 12:44

Ortzegun goizean Beran, N-121A errepideko 66. kilometroan, hil zen 26 urteko ataundarra Doneztebeko Mendaur institutuan ari zen lanean. Hori horrela, ikastetxeak elkarretaratzea egin du ortzirale eguerdian ikastetxe pareko biribilgunean. Berako Toki Ona Institutuko irakasle, ikasle eta langileek ere elkarretaratzea egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun