Igande goizeko 9etan abiatuko da Beti Gaztek antolatutako proba, 42 eta 25 kilometroko ibilbideak aukeran dituena
Beti Gazte elkarteak antolatuta, Lesakako mendi bizikleta ibilaldia eginen da hilaren 16an. Bi ibilbide izanen dira aukeran, 42 kilometro luze eta 1.733 metroko desnibela duena luzeena eta 25,2 kilometro luze eta 839 metroko desnibela duena laburrena. Igandean 09:00etan hasiko da eta izena aitzinetik (www.kirolprobak.com) edo egun berean eman daiteke (07:30- 08:45).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.