Egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrendako izen-ematea, berriz, irailaren 20an irekiko da.
Euskaraldirako prestaketa-lanak aitzinera doaz Arantzan ere. Abuztuaren 14an, bestei hasiera emateko bota zuten altxaferoan keinu egin zioten, Ahobizi eta Belarriprestak bilduz. Orain, berriz, izen-ematea irekitzear denez, herritarrei Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeko helburuz, bilera irekia antolatu dute. Irailaren 18an, asteartean, dute hitzordua, 16:00etan, Herriko Etxean.
Egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrendako izen-ematea, berriz, irailaren 20an irekiko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.