Etxeetako jabeekin harremanetan paratu ondotik, azkenean 31 etxetan paratu dira errotuluak. Udal langileak arduratu dira lan horretaz, auzoko besten aitzineko egunetan. Errotuluak corten altzairuaz eginak dira, 350 mm x 65 mm neurrikoak dira, eta etxe izenaz gainera, urtea ere badakarte. Egitasmoari segida emateko asmoa dute batzordeak eta udalak, ahal dela herri osora zabalduz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!