Irailaren 15ean, larunbata, 12:00etan Konpane zubitik botako duten altxaferoarekin hasiko dira bestak. Ondotik buruhaundiak, erraldoiak eta gaiteroak auzoan barna ibiliko dira. 13:00etan herri-kirol saioa eginen dute eta 14:30ean auzotarren bazkaria.
16:30ean Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, Eskualdeko txirrindulari gazteen topaketa eginen dute Matzada futbol-zelaian. 18:00etan mus txapelketa antolatu dute eta 19:00etan Bera kantarirekin karrikak kantaz alaituko dituzte.
20:30ean zezen-suzkoa aterako da eta 21:00etan dantzaldia izanen da Agerralde musikariarekin.
Igandean gehiago
Igandean, hilak 16, 12:00etan meza izanen dute Irigotian eta ordu berean, Illekuetako karrikan, haurrentzako marrazki lehiaketa prestatu dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek margoak eraman beharko dituzte.
16:00etan haurrentzako jolasak izanen dira eta 19:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak ikuskizuna eskainiko du. 20:30ean eginen dute pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pintxo dastaketarako pintxoak egin nahi dituenak 19:30 arte txoznan uzteko aukera izanen du.