Larunbatean 19:30ean hasita Kultur Etxean
Nafarroako Antzoki Sareak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Kultur Batzordeak elkarlanean, bertso jaialdia antolatu dute irailaren 15erako Beran. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Alazne Untxalo iturendarra, Amets Arzallus hendaiarra (Lapurdi), Iker Zubeldia zegamarra (Gipuzkoa) eta Alaia Martin oiartzuarra (Gipuzkoa). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea herritarra ariko da. Jaialdia larunbatean 19:30ean hasiko da Kultur Etxean eta sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.