Minbiziaren borrokan daudenei eskainitako abestia eta bideoklipa sortu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 11a, 11:54

«Minbiziaren borrokan» daudenei eskainitako abestia sortu dute modu kolektiboan Beran: Ikasi dizut. «Zuen minbiziaren borrokan ikasi dizuguelako, zuetaz harro!» esaldiarekin aurkeztu dute abestia eta bideoklipa. Tartean aritu dira Itziar Elias (ahotsa), Dani Irazoki (gitarra), Beñardo Goietxe (gitarra/koroak), Nerea Garrido (baxua) eta Felix Buff (bateria), bertzeak bertze. Kanta Atala estudioan grabatua izan da eta bideoa KATUBIren ardurapean joan da eta Iñigo Irazoki izan da soinularia teknikaria.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun