Espainiako master-60 txapelketa irabazi du Luciano Mitxelena txirrindulari lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 11a, 08:17
Luciano Mitxelena Espainiako txapeldun, Soriano podiumean.

Irailaren 8an jokatu zen txapelketa Sorian

Transbidasoa-Iñurrieta taldean ari den Luciano Mitxelena txirrindulari lesakarrak Espainiako master-60 txapelketa irabazi du irailaren 8an Sorian. 71 kilometroko ibilbidea egiteko ordubete, 56 minutu eta 41 segundoko behar izan zituen. Ia bortz minutuko aldea atera zien bere kategorian bigarren eta hirugarren izan ziren Antonio Terrones eta Rafael Navarrori.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun