Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du irailaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ira. 11a, 07:38
Olatz Zugasti arpajole ezagunak eskainiko du kontzertua.

Larunbatean 19:30ean Harriondoa Kultur Etxean 

Olatz Zugasti musikari ezagunak kontzertua eskainiko du, irailaren 15ean, larunbatean 19:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Ur goiena, ur barrena… diska aurkeztuz. Sarrerak 12 eurotan daude Kultura-Turismo Bulegoan, Telletxean eta Xagun. Egunean bertan ere salduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun