Piedade auzoko besta izanen dute Igantzin larunbatean

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 6a, 09:42
IƱarreko gainean eginen dute bazkaria

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, larunbatean, hilaren 8an, Igantziko Piedadeko auzotarrek besta eguna izanen dute. Ohiturari eutsiz, 14:30ean zikiro jatea eginen dute Iñarreko gainean. Azken urteetan bezalatsu, mahaiaren bueltan 30 lagun inguru bilduko dira. Aitzinetik toka lehiaketa jokatu eta pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritarrek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun