Irailaren 10ean 16:00etatik 20:00etara osasuna zaintzeko jarduera fisikoa izanen da langai. Javier Ibalez eta Cecilia Gomez, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria sailekoak, gidari direla. Ortziralean, irailaren 14an, berriz, Kirol Inklusiboa eskolan programa jorratuko dute, Borja Abadekin, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza saileko kidearekin.
Izena emateko guztiokbortziriak@gmail.com helbidera idatzi beharko da eta hamar euro ordaindu beharko dituzte (ikastaro egunean ordainduko dira).