Saran desagertutako 81 urteko emakumezko baten gorpua izan daiteke
Diario de Noticiasek aditzera eman duenez, Foruzaingoa Beran aurkitutako gorpu bat ikertzen ari da. Deskonposizio aitzinatuan aurkitutako gorpua ekainean Saran desagertutako 81 urteko emakumezko batena izan daiteke. Emakume horrekin bat datorren aztertzearekin batera, Foruzaingoak emakumezko horren heriotza ere ikertuko du. Desagertutako momentuan, emakumezkoa gorpua aurkitu den tokitik bortz bat kilometrotara zegoen, senarrarekin, uda pasatzen.
Diario de Noticiasek jakinarazi bezala, Foruzaingoak eskuartean duen hipotesia Saran desagertutako emakumezkoarena da. Haren senarrak, joan den ekainean, salatu zuen desagertzea. Emakumezkoak alzheimerra zuen.
Joan den larunbatean, irailaren 1ean, bi herritarrek aurkitu zuten gorpua, 12:00 aldera, NA-4410 errepidean, 3. kilometro-puntuaren pareko ubidean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.