60 heldu eta 35 haur inguruk parte hartu dute Igantziko XXVIII. mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 3a, 15:22
Ibilaldiaren ondotik, luntxa izan zuten.

Asteetan antolatzaileek egindako lan guztiaren ondotik, eguraldia lagun, giro ederra izan zuten Igantziko XXVIII. mendi bizikleta ibilaldian. Herriko eta inguruko jende ugari bildu zen ibilaldian. 07:00etan hasi zen izen-ematea eta 09:00etan eman zitzaion hasiera helduen probari. 60 lagun inguru bildu ziren eta bi ibilbide izan zituzten aukeran: motza, 23 kilometro; eta luzea, 33 kilometro. 

 

 

Horiek ibilaldia egiten ari ziren bitartean, gaztetxoen proba izan zen. 35 haur bildu ziren. Adinaren arabera banaturik, distantzia bat edo bertzeko ibilbidea egin zuten. Helduak 11:00 aldera hasi ziren helmugaratzen eta iritsi ahala, dutxatzeko eta bizikletak garbitzeko aukera eman zitzaien. 12:30eko luntxarekin borobildu zuten goiza. Babesleek emandako oparien zozketarekin bukatutzat eman zuten ekitaldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun