Sartzea bortz euro ordaindu beharko da
Bakastei Teatre antzerki taldeak aurkeztu eta Xavi Moratók idatzi eta zuzendutako Sube la música antzezlana Lesakan ikusi ahal izanen da irailaren 9an, igandean. Harriondoa Kultur Etxean da hitzordua, 19:00etan. Emanaldia gazteleraz izanen da eta sarrera bortz euro ordaindu beharko da (egunean bertan izanen dira salgai).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.