Esleitutako aprobetxamenduaren iraupena esleipenaren egunetik hasita 2018ko abenduaren 9ra bitarte izanen da (egun horretatik aitzinera postuak desmuntatu ahal izanen dira). Lizitazioaren hasierako prezioak honako hauek dira:
- 1.postua: 925,00
- 2.postua: 925,00
- 3.postua: 2.225,00
- 4.postua: 1.730,00
- 5.postua: 2.225,00
- 6.postua: 1.730,00
- 7.postua: 2.225,00
- 8.postua: 3.290,00
- 9.postua: 2.245,00
- 10.postua: 2.245,00
- 11.postua: 3.290,00
- 12.postua: 1.670,00
- 13.postua: 1.465,00
- 14.postua: 925,00
- 15. postua: 925,00
- 16. postua: 720,00
- 17.postua:720,00
- 18.postua: 720,00
- 19.postua: 925,00
- 20.postua: 1.670,00
- 21.postua: 1.670,00
Subastan emandako tanto bakoitza 10 eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak %30a ordainduko du fidantza gisa. Errentarako ateratzen den zenbatekoa herriko diruzaintzan ordaindu beharko da irailaren 21erako. Hartzaileak horri dagozkion zergak (BEZa) eta gainerako gastuak (esleipenaren %2,5) ere ordaindu beharko ditu.
Ehizatzeko araudiak hasierako enkantean hutsik gelditzen diren postuak zozketatuko ditu. Era berean, ordaintzeko epean ordaindu ez dutenen fidantza bereganatuko du Udalak. Kasu horretan, postu hori ere zozketan sartuko dute.